Estanda Ordizia eta Tecuni Bilbo aurrez aurre, euskal taldeen derbian
Euskal taldeen arteko lehen derbia hartuko du bihar Majori Kiroldegiak. Hain justu ere, emakumeen areto futboleko lehen mailan aurrez aurre neurtuko dira Estanda Ordizia eta Tecuni Bilbo. Bizkaitarrek bi berdinketa lortu dituzte aurreko jardunaldietan; ordiziarrek garaipen eta porrot bana.
Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera partida bakoitza modu batean jokatu behar dute mailari eusteko. «Aurrekontu bikoitza duten taldeen aurka ari gara», dio. Hala ere, dirua ez omen da dena, babesa ere behar dute. Horregatik, zaleei Majorira gertura daitezen eskatu diete: «Harmaila beteta ikusi nahi dugu».