Lazkaotarrek lau eguneko egitarauarekin ospatuko dute San Migel
Mota askotako ekitaldiak bateratu dituzte Lazkaon, astebururako. Astelehenean San Migel festa herrikoia ospatuko dute, ohiko herri afariarekin. Baina, aurrez, ipuin kontalaria, pilota txapelketak eta Basherri Eguneko nekazaritza azoka ere izango dira, gaurtik igandera.
San Migel afaria, ohi bezala, plazako pilotalekuaren babesean egingo dute ehunka lazkaotarrek. Mahaiak eta aulkiak udalak jarriko ditu. Lekua erreserbatzeko, atzo banatu zituzten udaletxean txartelak, zenbakituta.
Astelehenean, bestetik, Lazkaoko jubilatuek euren eguna izango dute. Meza, bazkaria eta arratsaldean Orobione egoitzan dantzaldia dituzte.
Euskal Herri mailako lehiaketa bat ere izango da, bihar (larunbata) 13:00etatik aurrera: Street Skate txapelketa jokatuko da, irristaketa pistan.
EGITARAUA
Lazkaon San Migel jaiak
Gaur (ostirala, irailak 26)
- 17:00. Miriam Mendoza ipuin kontalaria (3, 4 eta 5 urteko haurrentzat). Udal liburutegian.
- 19:30. Pasaka pilota partidak, plazako pilotalekuan.
- 12:00-18:30. Euskal Herriko Street Skate Txapelketa, irristaketa parkean.
- 19:00. 22. Sagardo dastaketa eta taloak, plazan.
- 09:00-14:00. III. Basherri eguna. Abere erakusketa, azoka, sukaldaritza saioak, pintxo eta sagardo banaketa, gari-lanen erakustaldia, musika…
- 12:00. Josetxo Imaz Korrikaldiaren pasaera, herrian barrena.
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Puzgarriak haurrentzat Lazkao Txiki Zelaian, Areria aurrean eta Gurutzeko parke gorrian (euria bada kiroldegian).
- 12:00. Meza, San Migel elizan.
- 12:00. San Migel pilota txapelketako finalak, adin askotan, plazako pilotalekuan.
- 14:00. Jubilatu bazkideen bazkaria.
- 19:00. Buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulari taldea.
- 20:00. Drindots taldea.
- 21:00. Herri afaria, plazako pilotalekuan (lekua hartzeko txartelak gaur banatuko dituzte, udaletxean, 09:00etan hasi eta agortu arte).
- Gauean. Drindots.