‘Ondoko hilobiko tipoa’, bihar Latxartegin
Aitziber Garmendia zaldibiarrak eta Iker Galartza amezketarrak Ondoko hilobiko tipoa antzezlana taularatuko dute bihar, 22:00etan, Legazpiko Latxartegi aretoan. Antzezlan hori bi pertsona oso ezberdinen arteko maitasun istorio umoretsua da. Sarrerek 10 euro balio dute aldez aurretik erosiz gero (gaur, kultur etxean) eta 12 bihar Latxartegin.