Adinekoen eskubideen eta pentsioen alde elkartu dira Ataunen
Ataungo 50 bat herritarrek kontzentrazioa egin zuten, atzo, San Martingo plazan. Udaletxearen aurrean elkartu, eta adinekoen eskubideak aldarrikatu zituzten. Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren harira egin zuten protesta-ekitaldia, Atseden Toki elkarteak deituta. Pentsioen defentsa ere egin zuten, pankartan Pentsioak ukitzen dituenak ez dauka nire botoa oharra idatzita.