2014/10/2

Josetxo Mujikak Hawaiko Ironmanerako txartela lortu du

Mallorkako Alcudia herriko (Herrialde Katalanak) Ironmanean denboraldiari amaiera eman diote Urola Triatloi taldeko bi kirolarik. Juan Carlos Ruedak eta Josetxo Mujikak parte hartu dute. Mujikak Hawaiko Ironmanerako txartela lortu du, iaz ere parte hartu zuen, izan ere bere kategorian lehenengo egin zuen Mujikak. Ruedari uretako proba zaildu zioten marmokek eta txirrinduan ere zailtasunak izan zituen, hala ere, proba bukatzea lortu zuen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpi, obrengatik hankaz gora

http://youtu.be/3mxpOb0tUAo Legazpi erdia hankaz gora dagoela esan liteke, bertako hainbat kaletan egiten ari diren obrak direla medio. Joan den maiatzean hasi zituzten industrialdeko biribilgunea eta haren ingurua berritzeko lanak, eta uztailean, Aizkorri kalekoak.

Goierriko Hitza

Haurrentzako DVD emanaldiak Urretxun

Urretxuko eta Zumarragako udalek euskarazko DVD emanaldiak antolatu dituzte ikasturte honetarako. Igandean, 16:30ean, Barriola, San Adriango azeria pelikula emango dute Labeaga aretoan. Zozketarako txartelak euro bat balio du. Datorren astean

The post Haurrentzako DVD emanaldiak Urretxun appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierri garaiko Fiarek eta Urretxuko Udalak hitzarmena sinatu dute

Urretxuko Udalak Fiare banku etikoarekin hitzarmena sinatu du. Udala bazkide egin da, 1.800 euroko kapitala jarri du, eta kontu korrontea ireki du. Hitzarmena Oihane Zabaleta alkateak eta Periko Etxeburua Fiare Gipuzkoako arduradunak sinatu zuten. Ekitaldian Fiarek Goierri garaian duen taldeko kideek ere parte hartu zuten. Dagoeneko Gipuzkoako hamabi udalekin sinatu ditu hitzarmenak, tartean Ordiziakoarekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa