Gabiriako Udalak herritarren proposamenak jasoko ditu herrian berrikuntzak egiteko
Datozen hilabeteetan herrian berrikuntza batzuk egiteko asmoa du Gabiriako Udalak. Ezertan hasi aurretik, ordea, herritarren iritzia eta proposamenak jaso nahi ditu. Batetik, frontoia margotu nahi dute, eta pinturaren kolorea eta frontisa margotu ala ez erabakitzen ari dira. . Bestetik, Ostatu aurrean autoen abiadura moteltzeko bideak aztertzen ari dira, arriskua gutxitu nahian.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lorontzien bidez autoen abiadura moteltzea proposatu du. Irudian ikus daiteke proposamena. Gai honen inguruan ere herritarrek esateko dutena jakin nahi du Udalak. Iritzia emateko, edo proposamenak egiteko, gabiria@udal.gipuzkoa.net helbidera idatz dezakete herritarrek. Edo, bestela, udaletxean horretarako jarri duten kutxan bota daiteke. Urriaren 8a da azken eguna.