Gaur da ‘Ordizia Zabalik’ prozesuaren azken bilera
Ekainaren 19an abiatu zuen Ordiziako Udalak Ordizia Zabalik partaidetza prozesua, herriko eragileekin batera, 2015eko aurrekontuen lanketa egiteko. Lehen bileran eragileek egindako proposamenak eta beharrak jaso ondoren, gaur hartuko da azken erabakia. Udaletxeko pleno aretoan bilduko dira, 19:00etan.












