Itsasondoko ziklo-kros proba egutegitik desagertu da
Euskal Txirrindularitza Federazioak gaur jakinarazi du 2014-15 neguko ziklo-kros denboraldiko egitaraua. Itsasondoko proba desagertu egingo da, ez da azaltzen zerrendan. Goierrin bi proba besterik ez dira jokatuko ziklo-krosean: Legazpin abenduaren 20an, eta Ormaiztegin urtarrilaren 4an.
Euskal Herriko denboraldia urriaren 26an hasiko da, Karrantzan (Bizkaia). Denera 16 proba izango dira:
- Karrantza (Bizkaia), urriak 26. Espainiako Kopakoa.
- Laudio (Araba), azaroak 1. Espainiako Kopakoa.
- Muskiz (Bizkaia), azaroak 2. Espainiako Kopakoa.
- Zuia (Araba), azaroak 8. Espainiako Kopakoa.
- Elorrio (Bizkaia), azaroak 9. Espainiako Kopakoa.
- Arbulu (Araba), azaroak 15
- Zornotza (Bizkaia), azaroak 16.
- Berriz (Bizkaia), azaroak 23.
- Lezama (Bizkaia), azaroak 30. Bizkaiko txapelketak.
- Asteasu (Gipuzkoa), abenduak 6
- Igorre (Bizkaia), abenduak 7. Espainiako Kopakoa.
- Legazpi, abenduak 20
- Oñati (Gipuzkoa), abenduak 21.
- Izarra (Araba), abenduak 28. Euskadiko txapelketak.
- Ormaiztegi, urtarrilak 4.
- Abadiño (Bizkaia), urtarrilak 24.