Itsasora doan GI-3352 errepidea itxi egingo dute astelehenean eta asteartean
Zorua konpontzeko lanak direla eta, Itsasora doan GI-3352 errepidea itxi egingo dute astelehenean eta asteartean, 08:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpora, dena den, zirkulazioan ez da aldaketarik izango. 0,800 eta 3,000 kilometro puntuen artean egongo da itxita errepidea.