http://youtu.be/3mxpOb0tUAo
Legazpi erdia hankaz gora dagoela esan liteke, bertako hainbat kaletan egiten ari diren obrak direla medio. Joan den maiatzean hasi zituzten industrialdeko biribilgunea eta haren ingurua berritzeko lanak, eta uztailean, Aizkorri kalekoak.
Legazpi erdia hankaz gora dagoela esan liteke, bertako hainbat kaletan egiten ari diren obrak direla medio. Joan den maiatzean hasi zituzten industrialdeko biribilgunea eta haren ingurua berritzeko lanak, eta uztailean, Aizkorri kalekoak.
Aurrenekoei dagokionean, biribilgunea bukatuta badago ere, hainbat urbanizazio lan egiten ari dira haren inguruan, besteak beste, Agirre-Etxeberri eta Urola kaleetan. Lan horien aurrekontua, 437.000 eurokoa da.
Aizkorri kaleko lanak, berriz, hirugarren eta azken fasean daude jada. Horien helburua, aurretik Nafarroa kalean egin zuten bezala, oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitzea da, oztopo arkitektonikoak kenduz eta espaloiak zabalduz; bide batez, gas eta telefono instalazioak eta argiteria ere berrituko dituzte. Lanek, orotara, 638.214 euroko aurrekontua dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.