Soinketa hipopresiboa eta zunba ikastaroak Lazkaon
Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak beste bi ikastaro gehitu dizkio 2014-15 denboraldiko eskaintzari. Urritik aurrera bi ikastaro berri ipini nahi ditu martxan: soinketa abdominal hipopresiboarena eta zunba deiturikoa. Hipopresiboa astelehen eta asteazkenetan izango da, 45 minutuko saioekin; bi ordutegi daude aukeran: 08:15ean eta 11,00etan. Zunba astelehenean eta asteazkenean 20:30etik 21:30era da.