Irrien Lagunen saioarekin hasiko dira Goierriko Hitzaren 10. urteurreneko ekitaldiak
http://youtu.be/wCXVdp-AyNo
Goierriko Hitza egunkariak hamar urte beteko ditu igande honetan, eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horietako lehena, Ane Piratak eta Irrien Lagunek bihar egingo duten saioa izango da. Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da ikuskizuna, 18:00etan hasita. Ekitaldian, Goierri osoko 28 elkartetako kideek parte hartuko dute; eskenatokira igo eta bakoitzak kanta bana dantzatuko dute.
Goierriko Hitza
Goierri

Bi helburu izango ditu biharko emanaldiak: batetik, orain arte bidelagun izan diren goierritarrei esker ona agertzea, eta bestetik, urteurrena festa giroan ospatzea. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai; Ederrena pilotalekuko lehiatilan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.