Saskibaloiak hartu du plaza Etxeberriko jaietan
Zumarragako Etxeberri auzoan jaiak dituzte asteburuan. Atzo festen haserako suziria bota ondoren, mus txapelketa, idi probak eta bingoa izan zituzten gauean. Gaur berriz, kirolak hartu du tokia plazan. Goizetik, Street Basket txapelketa jokatzen ari dira herriko gaztetxoak. Lau kantxa jarri dituzte, eta hirunako taldeetan ari dira lehian. Eguerdian toka txapelketa eta potero herrikoia izango dituzte Etxeberriko jaietan.
Zumarragako Etxeberri auzoan jaiak dituzte asteburuan. Atzo festen haserako suziria bota ondoren, mus txapelketa, idi probak eta bingoa izan zituzten gauean. Gaur berriz, kirolak hartu du tokia plazan. Goizetik, Street Basket txapelketa jokatzen ari dira herriko gaztetxoak. Lau kantxa jarri dituzte, eta hirunako taldeetan ari dira lehian.
Eguerdian toka txapelketa eta potero herrikoia izango dituzte Etxeberriko jaietan. Arratsaldean berriz, kirola eta jolasa uztartuz, pedalik gabeko motor eta bizikleta lasterketa, eta mahai futbol txapelketa izango dira. Sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute iluntzean, eta ondoren, koadrillen arteko afaria izango da.
The post Saskibaloiak hartu du plaza Etxeberriko jaietan appeared first on Otamotz.













