Zumarragako Etxeberri auzoan jaiak dituzte asteburuan. Atzo festen haserako suziria bota ondoren, mus txapelketa, idi probak eta bingoa izan zituzten gauean. Gaur berriz, kirolak hartu du tokia plazan. Goizetik, Street Basket txapelketa jokatzen ari dira herriko gaztetxoak. Lau kantxa jarri dituzte, eta hirunako taldeetan ari dira lehian. Eguerdian toka txapelketa eta potero herrikoia izango dituzte Etxeberriko jaietan.
Urretxuko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Alderdi guztiek 2014-2017 plan estrategikoari eta 2014ko kudeaketa planari baiezkoa eman zioten. Eusko Legebiltzarrak iazko irailaren 11n onartu zuen plan honek 16 esparru ditu: familia transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa.