Antiora igoera, esklerosi anizkoitza dutenei laguntzeko
Zumarragan esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikoa duten hiru eri daude, Goierri garaian hamaika dira eta Gipuzkoan 650 Ademgi elkarteko datuen arabera. Ademgira biltzen dira gaixo horietako asko eta asko. Urriaren 19an, Zumarragan, Antiora oinezko igoera antolatu dute elkartearentzat dirua bildu asmoz. Diru horrekin, Maria Luisa Ustarroz lehendakariaren hitzetan, «gaixoen bizi kalitatea hobetu bidean, lanean jarraituko dugu Ademgin».

Igoeraz gain, ekintza ugari egongo da Trintxeran. Gaur egin dute aurkezpena Zelai Arizti kultur etxean, aurkezpenaren nondik norakoak bihar, Goierriko Hitzan.
The post Antiora igoera, esklerosi anizkoitza dutenei laguntzeko appeared first on Otamotz.