Hasi du ikasturtea Segura Irratiko Bixibixi irratsaioak
Atzo egin zuen Bixibixi irratsaioak 241. saioa, Segura Irratian, Lierni Elortzak aurkeztuta. Zortzigarren denboraldiko lehen saioa izan zen, eta Eluska Gerriko Segurako alkatea, Ainhoa Urretabizkaia musika aditua eta Iratxe Ibarra Uemako kidea izan ziren gonbidatuen artean. Rafael Gerrikok, bestalde, Hitz Edo Irri Euskaraz Elkarri Elkartearen berri eman zuen.
Horrela eman zioten hasiera ekainaren 17ra arte luzatuko den denboraldiari. Asteazkenero, 12:15ean egingo dute saioa, zuzenean. Asteko beste bi egunetan, berriz, saioa berriro entzuteko auekera izango da: ostegunetan, 19:00etan, eta, igandetan, 08:00etan.
Guztira 34 saio egitea aurrikusi dute, eta hainbat kolaboratzaile finkok parte hartuko dute, Segurako estudiotik bertatik: udaleko ordezkariak, Hitz Edo Irri Euskaraz Elkarri Elkarteko kideak, Zeles Goitia liburutegiko arduraduna, Ainhoa Urretabizkaia, Laiotz Herri Eskolako irakasle eta ikasleak eta San Joan egoitzakoak.
‘Goierriko Hitza’-rekin batera
Kolaboratzaile finkoez gain, noizbehinka parte hartuko dutenak ere izango dira. Adibidez, Goierriko Hitza. Hainbat saio berezitan parte hartuko dute hedabideko kazetariek, eskualdeko gaiak aztertuz.
Saioa zuzenean izaten denez, edozeinek parte har dezake telefonoz deituta. Bestalde, iritziak eta proposamenak bidal daitezke bixibixisegura@gmail.com-era.
[field name=iframe]