Juan Arin Dorronsororen lanez hitzaldia egingo dute Ataunen
Atauniker kultur elkarteak Juan Arin Dorronsororen lan argitaragabeez hitzaldia antolatu du. Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren zuzendari Luis Mari Zalduak jorratuko du gaia. Hitzaldia gaur 19:00etan da, Ataungo udaletxeko batzar aretoan. Arin apaiza (Ataun, 1892-1972) Argia eta El Dia agerkarietan herriko berriemaile izan zen 1930ean eta 1931n. Ataungo herria aztertu duen «ikertzaile handiena» izan zen, Ataunikerren arabera, hainbat arlotan. 1925etik 1982ra, lan ugari argitaratu zizkioten, baina baditu Ataungo plano zaharrak ere, zehaztasun handiz marraztuak; «oraindik han eta hemen egon litezke».