Nekazaritza ekologikoaren seigarren azoka egingo dute igandean Urretxun
Igandean Urretxuko nekazaritza ekologikoaren azokaren seigarren edizioa egingo dute. 20 postu egongo dira, 10:00etatik 14:30era, Gernikako Arbola plazan. Gainera, Santa Barbara aterpetxeko sukaldariek pintxoak egingo dituzte azokan salgai egongo diren produktuekin. Urretxuko Udalak lehen sektorearen aldeko apustua egin du eta nekazaritza ekologikoaren azoka horren erakusleetako bat da. Aurtengo edizioak bi berrikuntza nagusi ditu: azoka uztailetik urrira pasa dute eta lizeoko patiotik Gernikako Arbola plazara.
Igandean Urretxuko nekazaritza ekologikoaren azokaren seigarren edizioa egingo dute. 20 postu egongo dira, 10:00etatik 14:30era, Gernikako Arbola plazan. Gainera, Santa Barbara aterpetxeko sukaldariek pintxoak egingo dituzte azokan salgai egongo diren produktuekin.
Urretxuko Udalak lehen sektorearen aldeko apustua egin du eta nekazaritza ekologikoaren azoka horren erakusleetako bat da. Aurtengo edizioak bi berrikuntza nagusi ditu: azoka uztailetik urrira pasa dute eta lizeoko patiotik Gernikako Arbola plazara. Izan ere, azoka gehienak bertan egiten dituzte.
Aurten 20 postu egongo dira. Barazkiak, ogia, gozoak, eztia, ardi eta ahuntz gazta, tindagaiak, arropa, marmelada, fruta, zukuak, oliba olioa, baratxuriak, hazi ekologiko jangarriak eta taloak jarriko dituzte salgai.
Eskualdeko hiru ekoizlek parte hartuko dute: Mikel Lopez legorretarrak barazkiak salduko ditu, Urretxuko Aikur erleen museokoek eztia eta Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrikoek ogia eta gozoak. Urretxuko Txillarra denda ekologikoak ere parte hartuko du.
Gainera, Santa Barbara aterpetxeko Manex Buron eta Asier Okariz sukaldariek pintxoak egingo dituzte azokan salgai egongo diren produktuekin. Taberna bat ere jarriko dute, non edaria salduko duten. Lau pintxo ezberdin egingo dituzte eta bakoitza bi eurotan salduko dute.
Santa Barbara aterpetxea, Biolur elkartea eta Urretxuko Udala dira, hain zuzen ere, feria hau antolatzen dutenak. Buronek azoka ekologikoaren bat egitearen arrazoiak azaldu ditu. «Parte hartzea proposatu ziguten eta baiezkoa eman genuen. Bi arrazoi daude. Alde batetik, feria ekologikoak Santa Barbaran egiten dugun lana herrian ezagutzera emateko balioko digu. Bestetik, bertako produktuak erabiltzearen alde gaude eta Bertatik Bertara egitasmoan parte hartzen dugu. Bertako ekoizleei laguntzea oso garrantzitsua da», aipatu du.
Haurrentzako tailerrak
Haurrentzako tailerretan ere berrikuntzak egongo dira: azokako produktuak oinarri hartuta, nekazaritza ekologikoaren gaia landuko dute. Bestalde, erosketak egiten dituztenen artean produktu ekologikoz betetako saskiak zozkatuko dituzte.
The post Nekazaritza ekologikoaren seigarren azoka egingo dute igandean Urretxun appeared first on Otamotz.