Bekokaleko urbanizazioaz bigarren bilera gaur da
Itsasondoko Udalak parte-hartze bilera deitu du, gaurko. Bekokale urbanizatzeko proiektuaz jardungo dira udal ordezkariak eta herritarrak. Bigarren bilera da, eta irailean jaso zituzten ekarpenekin lanketa egin ondoren, ondorioak aurkeztuko dituzte. Batzarra 18:00etan da, Itsasondoko udaletxean.