Lekaio kultur elkarteak, Urretxuko Udalaren, Kabia jatetxearen eta Kutxabanken laguntzarekin, 24. Perretxiko Asteburua antolatu du. Larunbatean eta igandean egingo dute. Ekimen honen helburua mikologia zaletasuna bultzatzea eta ezjakintasunak sortzen dituen arazoekin bukatzea da.
Datorren igandean esklerosi anizkoitza duten gaixoen alde Antiora egingo den igoera dela-eta errepidea itxi egingo dute. Lehenengo 09:30ean itxiko dute, irteera orduan, alegia. Bigarrengoz jaitsiera orduan itxiko dute zirkulazioarentzat, 11:15ean.
The post Antioko errepidea itxiko dute igandean, bi aldiz appeared first on Otamotz.
Ostiralean, 19:00etan, Ateak zabalduz okupazioari buruzko dokumentala emango dute Urretxuko Labeaga aretoan. Lan honen helburua okupazio mugimenduarekin lotutako estereotipoekin bukatzea eta okupazioa errealitate konplexua dela erakustea da. Dokumentala Juanmi Gutierrezek egin du eta 89 minutuko iraupena du. Urretxuko saioan zuzendariak parte hartuko du eta emanaldiaren ondoren ikusleen galderak erantzungo ditu.
http://youtu.be/KRN3nbC9aBs Urteurren adina ekitaldi antolatu dira Goierrin azken hilabeteotan. 2014a urte garrantzitsua izaten ari da erakunde, elkarte, enpresa zein hedabide ugarirentzat; Amets Bide dantza taldea, Hitzaro euskara elkartea eta Goierriko Hitza, kasu. Urtea amaitu aurretik badago oraindik zer ospatu.
Bilduma urria amaierarako prest izan nahi dute Urolako zuzendaritza taldeko kideek. Kromo zorroak Golodisken, Urkin eta Frutos Secosen salduko dituzte. Aurreko igandean 500 jokalari ingururi argazkiak atera zizkieten Argixao zelaian. Galiziako enpresa batek osatuko du bilduma.
Duela 100 urte Etxe-berri jatetxea oraindik baserria zenean jaio zen bertan Manuel Zaldua. Atzo omenaldia egin zioten Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Arantza Gonzalez ongizate zinegotziak. Zaldua Hermanos de la Doctrina Cristiana ikastetxean –geroago La Salle eskola izango zena– ikasi zuen, eta 12 urte ingururekin Arantzazura joan zen, hango frantziskotarrekin ikastera. 36ko gerrak behartuta Kubara joan zen eta han egin zuen bere lehenengo meza. Handik Fulgencio Batistaren erregimena erori zenean atera ziren, 1959an.