Caritas arropa, sehaska eta aulkiak biltzen hasi da
Caritas elkarteak haurrentzako arropa eta oinetakoak biltzeko deialdia egin du, Lazkaon. 5-12 urte arteko umeen neurrikoak behar dituzte. Sehaskak eta haur aulkiak ere jasoko dituzte. San Benito ikastolaren San Prudentzio eraikinean bilduko dituzte, urriaren 23ra arte.