Hil gabeko ehiza lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute
Euskal Herrian Field Trial elkarte goierritarrak aurten ere antolatu du heriotzarik gabeko oilagor ehiza, txakurrekin egitekoa. Laugarren ekitaldia du, eta urriaren 25ean eta 26an izango da, Aralarren. Euskal Herriko Basoetako Dama txapelketarako baliagarria da. Izena emateko epea igandera arte jarri dute, webgunean (euskalherrianfieldtrial.com).