Lander Garro idazle errenteriarra Gerriko txokoan izango da gaur
Gerriko kultur elkarteak aldian-aldian antolatzen dituen Liluratura literatura solasaldietan hurrena gaur izango da, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Lander Garro idazlea (Errenteria, 1975) gonbidatuko dute, haren Gerra txikia (Susa, 2014) eleberriaz mintzatzeko.
Irakurleek aurrez leituta izan behar dute liburu hori. Izan ere, solasaldiaren helburua idazlearen, liburuaren eta irakurlearen arteko hirukia osatzea da, iritziak eta ekarpenak trukatuz.
Gerra txikia eleberria 1983ko urrian kokatzen da, haur txikiko familia bat errefuxiatuta Hendaian bizi den aita bisitatzera doanean. GALen garaia islatzen du.