Lekaioren Perretxiko Asteburua
Lekaio kultur elkarteak, Urretxuko Udalaren, Kabia jatetxearen eta Kutxabanken laguntzarekin, 24. Perretxiko Asteburua antolatu du. Larunbatean eta igandean egingo dute. Ekimen honen helburua mikologia zaletasuna bultzatzea eta ezjakintasunak sortzen dituen arazoekin bukatzea da.

Larunbatean perretxiko bilketa eta sailkatzea egingo dute. Goizean mendira joango dira eta arratsaldean sailkatzea egingo dute. Goizean zehar bildutako perretxikoak lizeo azpiko lokalera eraman behar dira, 14:00ak baino lehen. Sailkatzea 16:00etan hasiko da. Lekaiokoek Aranzadi zientzia elkartearen laguntza edukiko dute. Lekaio kultur elkartekoek herritarrei larunbatean perretxikoak biltzeko eskatu diete. Lizeo azpira perretxikoak eramaten dituzten guztiei salda, ardoa eta pintxo bat emango dizkiete indarrak berritzeko.
Iganderako, perretxiko erakusketa antolatu dute. 11:00etan irekiko dute, Areizaga-Kalebarren plazan. Mahai didaktikoa jarriko dute eta nahasgarriak diren espezieen inguruko ikasketa praktikoa egongo da. Gainera, Aranzadiko mikologia alorreko kideek bisitarien zalantzak argituko dituzte. Bestalde, Kabia jatetxeko sukaldariek perretxikoekin egindako platerak erakutsiko dituzte, errezeta eta guzti. Nahikoa perretxiko jangarri biltzen badituzte, mokadu goxoak dastatzeko aukera egongo da. Gainera, asteburu honetan perretxikoekin egindako platerekin osatutako menua eskainiko dute Kabia jatetxean. Menuak 23 euro (gehi BEZ) balio du.
The post Lekaioren Perretxiko Asteburua appeared first on Otamotz.