Manuel Zaldua zumarragarrak 100 urte bete ditu
Duela 100 urte Etxe-berri jatetxea oraindik baserria zenean jaio zen bertan Manuel Zaldua. Atzo omenaldia egin zioten Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Arantza Gonzalez ongizate zinegotziak. Zaldua Hermanos de la Doctrina Cristiana ikastetxean –geroago La Salle eskola izango zena– ikasi zuen, eta 12 urte ingururekin Arantzazura joan zen, hango frantziskotarrekin ikastera. 36ko gerrak behartuta Kubara joan zen eta han egin zuen bere lehenengo meza. Handik Fulgencio Batistaren erregimena erori zenean atera ziren, 1959an.
Duela 100 urte Etxe-berri jatetxea oraindik baserria zenean jaio zen bertan Manuel Zaldua. Atzo omenaldia egin zioten Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Arantza Gonzalez ongizate zinegotziak.
Zaldua Hermanos de la Doctrina Cristiana ikastetxean –geroago La Salle eskola izango zena– ikasi zuen, eta 12 urte ingururekin Arantzazura joan zen, hango frantziskotarrekin ikastera. 36ko gerrak behartuta Kubara joan zen eta han egin zuen bere lehenengo meza. Handik Fulgencio Batistaren erregimena erori zenean atera ziren, 1959an.
Txilen ibilia da, baita Frantzian ere. Donostiako Poliklinikako kapilau gisa aritu zen erretiroa hartu aurretik. Irakurzalea bera, Kubatik medikuntza naturalarekiko zaletasuna ekarri zuen.
The post Manuel Zaldua zumarragarrak 100 urte bete ditu appeared first on Otamotz.