Margoketa ikastaroan hasteko modua badago Legorretan
Legorretan orain bi urtetik hona ematen ditu margolaritza ikastaroak Rakel Jimenezek. Margotzen ikasi nahi duen guztia joan liteke: urmargoa, pastela, sepia edota olio teknikak ematen ditu. Jada talde bat hasita dago, asteartero 19:00etatik 20:30era. Gehiagok izena ematen badute, beste talde bat osatu eta eguna izendatuko dute. 5 urtetik aurrera da, adin mugarik gabe.













