Mintzalagunak hasi dira Lazkaon
Lazkaoko Mintzalaguna ekimena abian da, Gerriko kultur elkarteak bultzatuta. Euskaldunberriei astean ordubete euskaraz hitz egiteko aukera ematen die, euskaldun zahar batekin. Hirunaka osatzen dituzte taldetxoak, eta bakoitzak erabakitzen du zer egin elkartutakoan: paseatu, tabernan zerbait hartu, nonbaitera joan… Helburua euskaraz natural aritzea da.