Goiagi okindegikoek ogiz egindako eskulturen erakusketa, D’elikatuzen.
Ordiziako D’elikatuz zentroak ekitaldi berezia antolatu du bihar bederatzigarren Ogiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ogia elikadura osasuntsu baten oinarri, eta gaisotasunen prebentzioan eta tratamenduan”ezinbesteko” dela diote. Horregatik, herritarrak ogiaren garrantziaz ohartarazteko, “Euskal Herriko irribarrerik handiena” osatuko dute Ordizian ogi opilez.
Bihar iluntzean egingo da ekitaldia “Jan ogia sarri eta egin irri!” goiburupean Barrena atariko Nikolas Lekuona Plazan, 18:00etatik 19:00etara. Behin irribarre erraldoia osatutakoan ogi opilak dastatzeko aukera izango da. Ordiziako Goiagi Okindegiarekin eta Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartearekin elkarlanean antolatu dute. Biharko egunez ospatzen da baita ere Elikaduraren Nazioarteko Eguna.