Atzoko eraso sexistaren aurrean, bihar elkarretaratzea egingo dute Beasainen
Atzo arratsaldean eraso sexista bat jasan zuen emakume batek Jose Migel Iturriotz kalean, Beasaingo Udalak jakitera eman duenez. Eraso honen aurrean, Beasaingo Asmube elkarteak elkarretaratzea deitu du bihar 19:00etarako. Loinazko San Martin plazan egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Beasaingo Udalak bere gaitzespen mezua helarazi du gutun bidez.