2014/10/16

Urretxuko Udalak administrari bat kontratatuko du

Urretxuko Udalak idazkaritza sailari atxikitako organo erabakitzaileetarako administrari bat aldi baterako eta errelebo kontratu bidez kontratatzeko lehiaketa-oposizioaren deialdia egin du. Oinarriak Urretxuko Udalaren bulegoetan eta web orrian eskuratu daitezke. Eskaerak Eskaerak aurkezteko epea hilaren 30ean itxiko da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
euskaljakintza.com

«Aktore batentzat oso erakargarria da halako telesail batean parte hartzea»

Jon Plazaola aktore urretxuarra Atresmedia TV taldearen Allí abajo telesaileko protagonista izango da, Maria Leonekin batera. Leonek aktore onenari saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, 2011n. Plazaolak Sevillara joan den 40 urteko euskaldun baten rola beteko du. Ocho apellidos vascos pelikula arrakastatsuaren «antz apur bat» izango du, baina oraingoan euskalduna izango da bere jaioterritik irtengo dena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Berrikuntzaz blai, gaur emango diote hasiera Ordiziarrocki

http://youtu.be/i77mwMCghH4 Gaur iluntzetik hasi eta larunbatera arte gustu eta kolore guztietako musika ikuskizunak oholtzaratuko ditu Ordiziarrockek. D’elikatuzen izango da lehen emanaldia gaur, 19:30ean, The Soulbros taldearen eskutik, 60ko hamarkadako soul-jazz musikari egiten dio omenaldia talde honek. Iparraldetik datozen Kalakan taldea, Willis Drumond, Kashbad nahiz Mary May arrasatearra ere Ordizian izango dira hurrengo egunetan, beste hainbat talderen artean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa