Berrikuntzaz blai, gaur emango diote hasiera Ordiziarrocki
http://youtu.be/i77mwMCghH4 Gaur iluntzetik hasi eta larunbatera arte gustu eta kolore guztietako musika ikuskizunak oholtzaratuko ditu Ordiziarrockek. D’elikatuzen izango da lehen emanaldia gaur, 19:30ean, The Soulbros taldearen eskutik, 60ko hamarkadako soul-jazz musikari egiten dio omenaldia talde honek. Iparraldetik datozen Kalakan taldea, Willis Drumond, Kashbad nahiz Mary May arrasatearra ere Ordizian izango dira hurrengo egunetan, beste hainbat talderen artean.
XI. Ordiziarrock
Gaur
- 19:30. The Soulbros, D’elikatuzen.
- 19:00. Kalakan, Herri Antzokian.
- 21:00. Mary May, Continuo Renacer, Bullet Proff Lovers eta DJ Busbu taldeen konzertuak frontoian.
- 12:00. North Nazarian, Otegi-enean.
- 12:45. Apostasia, Altamiran.
- 13:30. Starblues, Poligonoan.
- 14:15. Beste Bat, Garagartza plazan.
- 18:30. Abentura kirolak plaza nagusian: penduloa, tirolina, slackline eta parapentea. Kombo Soyuz taldeak girotuta.
- 21:00. Disasters, Fumut, Kashbad eta Willis Drummond taldeen kontzertuak herriko frontoian.













