Guraso Eskola antolatu dute bigarrenez, etorkinen gurasoentzat
Beasaingo Bategite elkarteak Tolosako Jatorkin elkartearekin batera, Guraso Eskola egitasmoa antolatu dute, bigarren aldiz. Egistasmo honen helburua, “eskolak eta etorkinen familien arteko hesia haustea” dela azaldu zuten atzoko prentsaurrekoan Jatorkineko kideek.
Lau tailer antolatu dituzte egitasmoaren barruan, gai ezberdinak lantzeko. Urriaren 23an euskara jakin gabe seme-alabei etxeko lanak egiten nola lagundu landuko dute. Urriaren 30ean familia baloreen bidez heztea landuko dute. Azaroaren 6an kulturartekotasunaren bitartekaritza eskolan izango dute hizpide. Azaroaren 13an identitatea eta ma-hizkuntzaren garrantziaz hitz egingo dute. Tailer guztiak 10:00etan izango dira, Beasaingo udaletxeko batzar aretoan.