Ataun San Martingo probaz hizketan ari dira lasterketaren zortzi irabazle
Gaur eguerdian Ataun San Martin probaren historiaz hizketan aritu dira zortzi txirrindulari ohi Ataungo antzokian. Lasteketaren 50. edizioa izan da aurtengoa, eta urte guzti horietan txirrindularitza eta zehazki proba hau nola bizi izan zuten elkarbanatu dute, probaren historia osatuz.
Honakoak izan dira bertan:
Joakin Mitxelena. Oiartzuarra, 1948an lehenengo San Martin proba eta 1949an bigarrena irabazi zituen.
Joxe Urrestarazu. Ataundarra, 1954ko irabazlea.
Jazinto Urrestarazu. Ataundarra, 1956ko irabazlea.
Jesus Aranzabal. Bergararra, 1960ko irabazlea, probaren lehen aroko azken karrera.
Julian Gorospe. Mañariarra, 1981eko irabazlea, proba berriz antolatzen hasitako lehena.
Jokin Mujika. Itsasondoarra, 1983koa. Emaztea ataundarra duenez, herrikotzat hartu dute.
Dioni Galparsoro. Ataundarra, 2002ko irabazlea.
Unai Intziarte. Donostiarra, aurtengo irabazlea.
Horrez gain, Ataungo txirrindularitza probak antolatzen urte askoan ibili diren Juan Arrondor eta Joxe Mari Mendizabal herritarrek lan hau egiteari utzi diotenez, urte hauetako lanaren eskertza jaso dute.