Ataungo ‘Mitoak bizirik’ egutegia eros daiteke
Jentilbaratza kultur elkarteak kalean du dagoeneko 2015eko horma-egutegia. Ohitura Zaharren Egunean postua jarri zuten —festa hori Jentilbaratzak antolatzen du, Jentilen Etorrera bezala—. Orain, Ataungo eta Goierriko saltoki ugaritan eros daitezke, 5 euroan. Gaueko ibilaldi magikoko argazkiak eta euskal etnologia erakusten duten eszenak irudiak ditu egutegiak, hamabi orrialdetan.

‘Mitoak bizirik’ egutegia, Ataunen./Aimar Maiz