ORDIZIA-BEASAIN. Ainhoa Mujika, Iraitz Sarasola eta Gemma Urteaga.
Atera Goierriko herriarteko bertsolari txapelketako laugarren kanporaketa jokatuko da gaur Ordizian. Kantoi tabernan izango da saioa gaueko 23:00etatik aurrera. Beasain-Ordizia, Urretxu 1 eta Gabiri 1 taldeak arituko dira; Julen Agirren arduratuko da, bestalde, gai jartzaile lanetaz.
Laugarren eta azken kanporaketa izango da gaur gauean Ordizian jokatuko dena. Zegaman izan zen urriaren 10ean lehen saioa herriko taldearen, Segurako taldearen eta Gabiria 2ren artean. Mikel Asurabarrena, Gorka Maiz eta Jokin Murua gabiriarrek osatutako taldeak irabazi zuen. Aurreko asteburuan, bestalde, Ormaiztegin eta Ataunen egin ziren bigarren eta hirugarren saioak. Ormaiztegin bertako taldea izan zen garaile, Iñaki Rezusta Tsasio, Beñat Hach Embarek eta Manex Mantxola urretxuarra. Ataunen, berriz, Urretxu 2 taldeko Gorka Ojangurenek, Beñat Torresek eta Maialen Akizuk irabazi zuten. Azken kanporaketaren ondoren, urriaren 31n Urretxun eta azaroaren 1ean Seguran egingo diren bertso afari formatuan jarraituko du txapelketak. Finala azaroaren 14an jokatuko da Zaldibiako Herri Antzokian bi talden artean. Bertsolariak nahiz ikusleak zutik egongo dira.