Elkartasunak elkartasuna behar du
Nagusilaneko kideek lan isila egiten dute herriz herri. Jubilatzea eta erretiroa hartzea antzekoak izanda, gauza bera ez direla agerian uzten du Nagusilanekoen jardunak. Jubilatu eta gero, behar den lekuetan laguntzen
The post Elkartasunak elkartasuna behar du appeared first on Otamotz.
Nagusilaneko kideek lan isila egiten dute herriz herri. Jubilatzea eta erretiroa hartzea antzekoak izanda, gauza bera ez direla agerian uzten du Nagusilanekoen jardunak. Jubilatu eta gero, behar den lekuetan laguntzen eta, gizarte lanetan aritzen dira. Urretxun eta Zumarragan 36 kide dira egun, baina ez dira nahikoak. Elikagai bankua kudeatzen dute eta zahar egoitzako egoiliarrei lagun egiten diete, besteak beste.
Atzo oso egun berezia izan zen Nagusilaneko kideentzat. Zumarragako elkarte batean 40 bat lagun elkartu ziren urteetan lehendakaritzan izan diren Jose Antonio Mendizabali eta Carlos Arranzi omenaldia egiteko. Biek lehendakaritza utzi berri dute. Ascensio Uribesalgok eta Mila Anduezak hartuko dute lekukoa.
Mendizabalek eta Arranzek ez zekiten omenaldia egingo zietenik eta bazkaria emozioz beteta egon zen.
Nagusilaneko Carlos Arranz eta Genaro Albisua elkartea utziko dutela iragarri zuten, «adinak behartuta».
Gaur-gaurkoz bi emakumeri, nor bere etxean bizi da, gurpil-aulkian kalera ateratzen laguntzen diete.
Uribesalgoren hitzetan, «kalera ateratzeko arazoak dituen jendeari irteten laguntzen diogu eta paseatu egiten dugu beraiekin». Gizarte zerbitzuen bitartez jakiten dute nork behar duen laguntza eta laguntzeko baimena eskatzen diote familiari.
Egunero autobusean
Beste laguntza lerro bat Amorous egoitzan jorratzen dute. Goizean Gurutze Gorriko autobus batean igotzen dira, bestela ere igo daiteke. Han egoitzatik kanpo ateratzen laguntzen diete egoiliarrei. Astean behin bingoa jokatzera joaten dira. Garai batean lan hori Orbegozo zahar etxean egiten zuten, «orduan egoiliar guztiak bertakoak ziren eta ezagutzen genituen, orain kanpoko jendea ere badago eta, behar izanez gero, haiei ere laguntzen diegu».
Uribesalgok Nagusilaneko jardunak poza ematen diola esan du: «Sekulako pozarekin hartzen zaituzte eta etxera itzultzean besteengatik zerbait egin duzula sentitzen duzu».
Nagusilaneko kide izateko Zelai Arizti kultur etxera jo daiteke, bertan dute egoitza eta bertan jaso ahal da elkartearen bileren berri. Jakin badakite jende asko dagoela laguntzeko prest eta elkartera joan daitezen animatu nahi dituzte. Uribesalgoren esanetan, «etxean, eskuak poltsikoetan, ez dugu ezer egiten».
Laguntza modu askotara ulertu daiteke, gurpil-aulki bati tira egitea nahikoa laguntza da ibiltzeko zailtasunak dituenarentzat. Bakarrik dagoenarentzat, tarte batean norbait ondoan izatea gauza handia izan daiteke.
The post Elkartasunak elkartasuna behar du appeared first on Otamotz.