
Datorren astelehenean jardunaldi teknologikoa egingo da Goierri Eskolan. Bertan aire konprimituko instalazioetan ahalik eta eraginkortasunik handiena eta kostuen murrizketa ahalbidetzen duten aurrerapen teknologikoak aurkeztuko dira. Industrian ohikoa da aire konprimituaren erabilera.
Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta parte hartu nahi duen edonorentzat irekia izango da. SMCko aditua den Alberto Moránek hartuko du parte aurrezte energetikoa eta pneumatikaren ezkutuko kostuen gaia jorratuz. Jardunaldiaren bigarren zatian, Ikerketa eta Garapenean eginiko ahaleginari esker prezio lehiakortzea eta kalitatea areagotzea ahalbidetzen duten irtenbideak eta teknologia berriak aurkeztuko dira. SMCko Jon Mendiaulek aurreratu duenez “aire konprimituaren kontsumoa ahalik eta eraginkorrena izateko aintzat hartu beharreko alderdiak jorratuko ditugu, prozesu eta elementu ezberdinak azalduz”. Jardunaldia 13:00ean amaituko da.