Pizza eta japoniar garagardoa egongo da Lurraren festan
Urretxuko Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburuan, eta aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira: Japoniako garagardoa edateko eta pizza jateko aukera egongo da. Azoka Ederrena pilotalekuan egingo dute. Gaur 18.00etan irekiko dute eta bihar eta etzi 13.00etan.

Aurten 22 garagardo eskainiko dituzte, mota eta jatorri ezberdinetakoak: txekiarra, holandarra, alemaniarra, belgikarra… Lehenengoz, Japoniako Kirin Ichiban garagardoa eta Eskoziako Brewdog Punk Ipa eta Dead Pony Club dastatzeko aukera egongo da. Pitxarrak 1,5 euro balio du eta garagardoz betetzeak 3,8 euro. Pitxarra itzultzen dutenek afarien eta asteburu pasen zozketan parte hartuko dute.
Janaria
Janariari dagokionez, berrikuntza nagusia pizzak dira. Hiruzpalau mota eskainiko dituzte. Oilaskoa, patatak eta menuak ere egongo dira. Bi lagunentzako menuak 25 euro balio du: ukondoa, bi saltxitxa edo solomoa, bi garagardo eta bi postre.
Gainera, urteroko moduan, pantaila erraldoia jarriko dute. Euskal Jaiko irudi zaharrak ikusteko aukera egongo da, besteak beste.
Lurra dantza taldeak 2015ean 50 urte beteko ditu eta urteurreneko arropa eta ardoa erosteko aukera ere egongo da.
The post Pizza eta japoniar garagardoa egongo da Lurraren festan appeared first on Otamotz.