Urretxuko Udalak ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du
Urretxuko Udalak, Sasietaren laguntzarekin, Kutxa Ekogunearen ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du. Helburua arrandegi eta harategietan, plastiko bilgarriaren ordez, tupperrak erabiltzea da. Hala, herritarrek hondakinak murriztuko dituzte. Gainera, erosketak egitea erosoagoa izango da: etxera heldutakoan, ontzia hozkailuan sartu eta kito. Bestalde, merkatariek dirua aurreztuko dute, paper eta poltsa gutxiago erabiliko baitituzte.
Urretxuko Udalak, Sasietaren laguntzarekin, Kutxa Ekogunearen ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du. Helburua arrandegi eta harategietan, plastiko bilgarriaren ordez, tupperrak erabiltzea da. Hala, herritarrek hondakinak murriztuko dituzte. Gainera, erosketak egitea erosoagoa izango da: etxera heldutakoan, ontzia hozkailuan sartu eta kito. Bestalde, merkatariek dirua aurreztuko dute, paper eta poltsa gutxiago erabiliko baitituzte. Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten haurrek ahalik eta zabor gutxien sortzea eskatu zuten eta udalak eskaerari erantzutea erabaki du.
Ekimen honekin bat egitea oso erraza da. Datorren astean herritarrek kanpainaren bale bat eta informazioa jasoko dute, saltokietan ontzi berrerabilgarria 0,50 euroren truke jasotzeko. Dena den, etxeko ontziak ere erabili daitezke. Ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten erosleen artean, 30 euroko erosketa bana zozkatuko dute hilero ekimen honekin bat egin duten sei dendek: Josetxo Intsausti, Javier Ugarte, Eli eta Eroski harategiek eta Izarra, Calvo eta Eroski arrandegiek.
The post Urretxuko Udalak ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du appeared first on Otamotz.