Irakurle taldekoak, Pako Aristi idazlearekin
Zumarraga eta Urretxuko euskarazko irakurle taldea 2014-2015 ikasturteko lehenengo saioa egiten ari da Urretxuko liburutegian. Pako Aristi Urrestillako idazlearen Independentziaren paperak liburua dute hizketagai eta idazlea saioan parte hartzen ari da. Independentziaren paperak ez da ohiko liburua: euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen du eta saiakeraren baliabide guztiak erabiliz gure egoeraren diagnostiko zorrotza egiten du. Gainera, proposamen sorta uzten du irakurlearen esku.
Zumarraga eta Urretxuko euskarazko irakurle taldea 2014-2015 ikasturteko lehenengo saioa egiten ari da Urretxuko liburutegian. Pako Aristi Urrestillako idazlearen Independentziaren paperak liburua dute hizketagai eta idazlea saioan parte hartzen ari da.
Independentziaren paperak ez da ohiko liburua: euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen du eta saiakeraren baliabide guztiak erabiliz (kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak) gure egoeraren diagnostiko zorrotza egiten du. Gainera, proposamen sorta uzten du irakurlearen esku.
Irakurle taldeak zortzi saio egingo ditu ikasturte honetan. Tarteka, idazlea ekarriko dute. Datorren urte hasieran, adibidez, Kirmen Uribe etorriko da Urretxura. Azaroan, Lutxo Egiaren Zubigilea liburua landuko dute.
The post Irakurle taldekoak, Pako Aristi idazlearekin appeared first on Otamotz.