2014/10/29

Joseba Gabilondo urretxuarrak Euskadi saiakera saria irabazi du

Joseba Gabilondo urretxuarrak Euskadi saiakera saria lortu du, New York-Martutene lanagatik. Bertan, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria aztertzen du eta azterketa horretatik abiatuta oraingo Euskal Herria behatzeko klabeak ematen ditu. Gabilondo idazle, irakasle eta literatura kritikaria da. Egun, Michigan estatuko (AEB) unibertsitatean irakaslea da. Besteak beste, honako lan hauek idatzi ditu: Kaliforniatik bihotzez (1992), Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006) eta Apokalipsia guztoi erakutsia (2009). Iturria: Berria egunkaria.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Saada Sahara elkarteak hiru kanpaina egingo ditu

Urtea amaitu aurretik, dendetan erakusketa, janari bilketa eta haurrentzat uda garairako familiak bilatzeko kanpaina egingo dituzte

Ane Arrieta

Inma Berriozabal preso zegamarraren senitartekoei harrera egin die Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gaixo dauden presoak libre uzteko eskaera egin du Martin Garitanok ekitaldian

Maialen Igartua

Zumarragako udal gobernuak ordenantza fiskalak izoztuko ditu 2015ean

PSE-EEren udal gobernuak proposatutako ordenantza fiskalak  onartu dituzte osoko bilkuran. Datorren urtean udal tasak izoztuko dituztela, eta tasa nahiz zerga gehienetan ez dutela aldaketarik egingo azaldu du Mikel Serrano alkateak.

The post Zumarragako udal gobernuak ordenantza fiskalak izoztuko ditu 2015ean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emateko asko duten horiek

Atzegi adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak aurtengo kanpaina aurkeztu berri du. Maialen Arratibel eta Koldo Ibañez beasaindarrak dira kanpainaren protagonistak

Ane Arrieta

Victor Mendizabal bekarako deialdia zabaldu du Ordiziako Udalak

Abenduaren 30 arte aurkez daitezke eskaerak; bakarka nahiz taldean

Janire Arrondo

Irakurle taldekoak, Pako Aristi idazlearekin

Zumarraga eta Urretxuko euskarazko irakurle taldea 2014-2015 ikasturteko lehenengo saioa egiten ari da Urretxuko liburutegian. Pako Aristi Urrestillako idazlearen Independentziaren paperak liburua dute hizketagai eta idazlea saioan parte hartzen ari da. Independentziaren paperak ez da ohiko liburua: euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen du eta saiakeraren baliabide guztiak erabiliz gure egoeraren diagnostiko zorrotza egiten du. Gainera, proposamen sorta uzten du irakurlearen esku.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Azaroaren 8ko mosaiko erraldoira deitu ditu herritarrak Ordiziako Gure Esku Dagok

Zurriolan 5.000 lagun biltzeko erronka jarri du herri mugimenduak

Janire Arrondo

Txerri Azoka egingo dute igandean Mutiloan

Postuak, txerri erakusketa, haurrentzako tailerrak eta herri bazkaria izango dira, besteak beste

Maialen Igartua

Argazkilarien altxorrak

Ikatza argazkilari elkartekoek erakusketa egin dute Legazpiko kultur etxean .24 bazkideren 47 argazki ikus daitezke .Gai eta estilo ezberdinetako lanak ikusi daitezke ostirala bitartean

Asier Zaldua
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa