Urtea amaitu aurretik, dendetan erakusketa, janari bilketa eta haurrentzat uda garairako familiak bilatzeko kanpaina egingo dituzte
Saada Sahara elkarteak, ostiral honetan hasi eta urte bukaerara arte, hiru kanpaina ezberdin egingo ditu. Asmoa, Tindufeko kanpamenduetan (Algeria) dauden sahararren egoera ezagutarazi eta laguntzea da.
Lehen kanpainarekin, sahararrek azken 38 urteetan, errefuxiatu kanpamenduetan bizi dituzten egoerak ezagutarazi nahi dituzte. “Jendeak egoera hauetaz hitz egin dezan nahi dugu”, azaldu du Saada Saharako Ainara Lasak, gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan. Horretarako, Beasaingo denda eta taberna ezberdinetan
hamairu koadro jarriko dituzte. “Argazkiak politak dira, baina, horien atzean egoera larriak daude”, zioen Lasak. Erakusketa hau ibiltaria izango da eta beste herri batzuetara iristea gustatuko litzaieke. Beasainen ostiral honetan jarriko dituzte koadroak eta hogei egunez egongo dira ikusgai.
Bigarren kanpainari
azaro amaieran emango diote hasiera. Euskal Karabanarak Saharara eramateko biltzen dituen
janari bilketa hasiko dute orduan.
Azken kanpaina
abenduan hasiko dute. Uda garaian Saharatik etortzen diren
haurrak hartuko dituzten familiak bilatzeko kanpaina abiaraziko dute orduan.
Lasak eskerrak eman dizkio Beasaingo Udalari, ematen dieten laguntzagatik.