Ordiziako Udaleko Kultura sailak abiatu duen
Victor Mendizabal-2014 Ordizia ikerketa bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea izango du xede, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatzea. Beka deialdia bi urtean behin egiten da; aurtengoa hirugarrena izango da.
Historia, artea, ondarea, arkeologia, geografia, ekonomia, soziologia, etnologia, hizkuntza, literatura, folklorea, turismoa, abelzaintza, industria, biologia nahiz ingurumena, lanak edozein arlo edo gaietakoak izan daitezke. Bekaren helburua da natur, giza eta gizarte zientzien arloan ikerketarako ohitura sustatzea. Azterketaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea den bitartean.
Bakarka nahiz taldeka aurkez daitezke eskaerak,
abenduaren 30a baino lehen. Proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, metodologia eta unitate analitikoak aurkeztu beharko dira, baita lana zein hizkuntzetan aurkeztuko den ere. Ikerketa proiektuaren memoria sintesia aurkeztuko da, gehienez 20 orrialdekoa. Ondorengo lanaren luzera, bestalde, gutxienez 100 orrialdekoa izango da. Ikerketa lanak originala eta bakarra izan beharko du.
Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da eta 7.000 euro banatuko dira.
Emanadako bekak
- 2010 I. beka: Jon Ander Ramos Martínez eta Marcelino Irianni Zalacain: Victor Mendizabal, un faro en la tormenta.
- 2012 II.beka: Adur Ezenarro Agirre: Domingo Unanue (1901-1985), arkitektoa.