
CAFek kontratu handia
lortu dezake aurki Herbeheretako NS konpainiarekin dituen negoziazioak burura iristen badira. Kontratua oraindik itxi gabe dago, baina
510 milioi euroko enkargua litzateke, Beasaingo enpresarentzat garrantzitsua oso. NSk 120 bidaiari tren berri nahi ditu, eta “lehiaketa publiko zorrotz baten ondotik” prozesuaren azken fasean CAFek egin du “eskaintzarik onena”, Herbeheretako konpainiak bere webgunean jakitera eman duenez.Hori dela eta, NSk dio negoziatzen jarraituko duela CAFekin; kontratua
abendurako ixteko helburua legoke. 510 milioi euroko kontratu horrez gain, CAFek NS konpainiaren Sprinter zerbitzurako ere eskaeraren bat jaso dezake.
Iturria, Berria.info