Bertsio Eguna egingo dute larunbatean Beasaingo gaztetxean
Iritsi da Beasaingo Melmak Gaztetxeak jende gehien biltzen duen urteko saioa. Iritsi da Bertsio Eguna. Aurten ere herriko hainbat musika taldek beste talde batzuen bertsioak joko dituzte, euren bertsioak sortuz. Gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira antolatuko ekintzen barruan egiten ari diren azkenetariko ekintza izango da, gainera.
Honako bederatzi talde hauek eman dute izena larunbat gauean euren bertsioak gaztetxean taularatzeko: Mamut, Dedamen, Ciclismo II, Barbas Barbaries, El Coño Records, The Joxean’s, Work Out, Olarius Band eta Little Galan & The Three Amigos.Bertsio Eguna hasi aurretik, ordea, giroa berotzen hasteko, triki-poteoa egingo dute Beasaingo kaleetan zehar, festa kalera ateraz. 19:00etan abiatuko dira Bideluze plazatik. Poteoa amaitutakoan, gaztetxean pintxo begetarioanoak eta bestelako pintxoak ere izango dituzte aukeran, afari-pasara egiteko. 22:00etan hasiko dira taldeak, okasiorako prestatutako kantuak abesten gaztetxeko taulagairera igota. Gaztetxeko kideek deialdi berezia egin dute, Bertsio Egunean gaztetxera inguratzeko asmoa dutenei mozorrotuta etortzeko eskatuz. Bestalade, aipatu, Gorka Irizarrek Beasaingo Gaztetxearen inguruko bideo bat egin berri duela.