Veronica Calvo legazpiarrak irabazi du Kilometroak festaren 60.000 euroko saria
Urriaren 7an notario aurrean egindako zozketaren ondoren, lehen zenbaki saritu gisa 30.293 zenbakidun poltsiko egutegia atera zen. Saridun zenbakidun poltsiko egutegia aurkezteko hilabeteko epean saridun zenbakirik aurkeztu ez zela eta, ordezko zenbakia (74.707) aurkezteko epea ireki zen.
Hala, Legazpira joan da 60.000 euroko saria. Irabazlea Veronica Calvo Correas izan da. Calvok “sekulako poza” azaldu du, antolatzaileei “eskerrik beroenak” ematearekin batera. “Uste dut inoiz ez zaidala zozketa batean saririk tokatu, baina ez da estreinatzeko modurik txarrena izan” esan du Calvok, irribarretsu eta umorez.