CAFeko hauteskunde sindikaletan LAB sindikatua izan da bozka gehien lortu dituena
CAFen hauteskunde sindikalak egin zituzten atzo arratsaldean, Irungo eta Beasaingo lantegietan. Bertan datozen lau urteetarako Enpresa Batzordeetako ordezkaritza hautatzeko aukera izan zuten Beasaingo 2.500 langilek eta Irungo 300 langilek. Beasaingo CAFen Enpresa Batzordea 25 ordezkarik osatuko dute: 16 ordezkari langileen artean aukeratu dira eta 2 ordezkari titulatu eta enplegatuetan.
Bi enpresetan LAB izan da bozka gehien lortu dituen sindikatua. Hemen Beasaingo CAFeko emaitzak:
LAB: 625 bozka= 10 ordezkari
ELA: 621 bozka= 9 ordezkari
CCOO: 192 bozka= 3 ordezkari
ESK: 173= 3 ordezkari