Euskararen zapalkuntzari buruzko ekitaldiak, ostegunean Legazpin
Ostegunean, 18:30ean Legazpiko kultur etxean, hizkuntza zapalkuntzaren memoriari buruzko Euskara, ospeletik eguterara dokumentala emango dute. Ondoren, gai honi buruzko solasaldia egongo da. Solasaldian hiru legazpiarrek parte hartuko dute: Antonio Agirrek, Txaro Aztiriak eta Felipe Etxeberriak.
Euskara, ospeletik eguterara dokumentala Euskal Memoria fundazioak egin du, Euskal Herriko Ahotsak egitasmoko testigantzak erabilita. Ekimenaren helburua euskarak jasan duen zapalkuntzaren eta izan duen bilakaeraren berri ematea da.