Arrakasta handia izan du Segurako 'Ez dira aspaldiko kontuak' herri-antzerkiak
800 lagundik gora izan ziren emanaldian
[nggallery ID=69]
800 lagundik gora izan ziren larunbat iluntzean “Ez dira aspaldiko kontuak” herri-antzerkia ikusten, Segurako Baratze pilotalekuan. Frontoia lepo beteta, eta herritarrak eta kanpotik etorritakoak pozarren agertu ziren taula gainean ikusten zutenarekin.
Gerra osteko garaiak ibili zituzten ahotan: garaiko eskola emateko moduak mojekin eta apaizekin, nesken eta mutilen trataera ezberdina eskolan, euskararen egoeraren inguruko kezkak etxean, gerra garaiko kontuen trataera etxean eta tabernan, meza-osteko kontuak, haurren garaiko jokoak, ikastolen sorrerako gurasoen lehen bilerak, ikastoletan haurrei ematen zitzaien trataera berria, ikastoletako inspekzioak…
Ikuslegoak zutiturik eskertu zuen lana, txalo zaparra batekin. Antzezleek, egindako lana eskertu zioten Lourdes Imazi “momentu onetan eta txarretan” antzerki hau aurrera eramateko egindako lanagatik, Imazek denei eskerrak eman ondoren. Orain, antzerki bera beste herri batzuetan egiteko asmoa dute.