Amador Blancok irabazi du Legazpiko Udalaren egutegiko zozketa
Legazpiko Udalaren egutegian, hilero galdera bat dator. Zuzen erantzuten dutenen artean, 50 euroko balea zozkatzen dute, herriko tabernaren batean otordua egiteko. Abenduko zozketa Amador Blancok irabazi du. Abendua heltzearekin batera, Gabonak badatozela nork iragartzen duen asmatu behar zen. Erantzun zuzena San Nikolas da. 2015ean ere zozketak egingo dira, baina aurtengo egutegian ez dago galderarik. Galderak legazpi.eus webgunean jarriko dituzte. Urtarrileko galdera hau da: zein denda ireki zuten 1972. urtean Patrizio Etxeberria kalean? Erantzuna egutegian bertan dago. Zozketan parte hartu nahi dutenek, webgunean edo udaletxeko arreta bulegoan eman behar dute erantzuna.